Maritxu Kajoi

Maritxu Kajoi, txikiteroen patroia, urriaren lehenengo ostiralean Arrasaten ospatzen den jai bat da.

Txikiteroen ohitura 70eko hamarkadako hasieran sustraitu zuten herrian. Urte horietan, gaur egunean baino gehiagotan  zebilen jentea txikiteoan eta kuadrilla ugari eta haundi samarrak ibiltzen ziren tarbenaz taberna txikitoak eraten. Tabernetako giroa oso ezberdina zen, asteazken gabetan abesten ibiltzen ziren tabernetan musikarik egon gabe. Adin ezberdinetako jende ugari ibiltzen zen txikiteoan, 16 urtekoak, heldutxuagoak, agure nagusiak,...Horien guztien erdian Pepe Txantxote zegoen, Arrasateko gizon alai eta saltseroa. Muletarekin ibiltzen zen txikiteoan eta kuadrila batzuk, Txantxote ikusten zuten bakoitzean, trago batera gonbidatzen zuten. Honek, basoa altxatu eta ¡ Por Maritxu! esaten zuen. Behin kuadrila horietako gazte batzuk, Maritxu haren emaztea zela pentsatuta, adarra jotzen hasi ziren. Zalantzak argitze aldera, parrokiako ate nagusira begiratu eta hau erantzun zien: “ No teneis ni idea, Maritxu es esa, Maritxu Kajoi, patrona de los txikiteros!. Orduan ezagutu zuten kuadrillek Maritxu Kajoi.

Garai hartan kultura ekintzak antolatzen zuten taldea batu eta Maritxu Kajoi festa egiteko asmoak indarra hartu zuen. Lehenengoko proposamenetan, 1975.urtean egitea zuten helburu baina hilketa batzuen ondorioz bertan behera geratu zen asmoa. Horren aurrean, bigarrenez hurrengo urtean egitea pentsatu zuten. Hala ere, bigarren aldian ere huts egin zuten. Izan ere, aste bat lehenago On Jose Luis Iñarra herriko parrokoa hil zen, meza ematen hari zen bitartean.

Azkenean iritsi zen festa eguna, 1977ko urriaren 5ean, ostirala, Maritxu Kajoi festa ospatu zen. Lehenengo urtea izanda, parte hartzea eskasa izan zen. Baina zergaitik urriaren lehenengoko ostiralean? Urriaren 5a, Errosarioko amabirjinaren eguna da eta urte hartan ostirala zenez eta gainontzeko urteetan aste barruan ez egiteko, ostirala jarri zen.

Ordutik hona, poliki-poliki sortzen eta indartzen joan zen Komisiñoak hartu du jaiaren ardura eta autofinantziazioak ematen duen autonomia oinarrian hartuta, milaka izardik benetan balio izen duela frogatu da, ikusi baino ez dago lortu den emaitza.

Maritxu Kajoi egunak ezaugarri batzuk ditu beste jai guztietatik bereizten dituena: abestia, nobenaixua, txikiteoa,maritxuri lorak eramatea, eskapularixua, kuadrilen bazkaria eta miraria.

Abestia

Maritxu kajoi ez litzateke ezer izango musika gabe, hau da, abesti gabe. Asko izan dira Maritxu Kajoi egunean abestu izan diren bertsoak eta koplak. Abesti ezagunena eta kantatuena, " Maritxu nora zoaz" da.

Maritxu nora zoaz

eder galant hori?

Iturrira, Bartolo,

nahi badezu etorri.

Iturrian zer dago?

Ardotxo txuria,

Biok edango degu

nahi dezun guztia.

2011an, Jai Batzordearen proposamenez, Never Surrender eta Dragoi Alde txarangoko hiru kidek abesti berri bat konposatu zuten " Mjk kantue". Honek ordea, ez du betiko kantua ordezkatzen.

Nobenaixua

Aurreko ostiralian ospatutako ekitaldia

Maritxu Kajoiko jaien atarian, aurreko asteko ostiralean, komisiñoak antolatzen duen lehenengo ekintza da nobenaixua.

Txikiteroen zaindaria izateaz gain, Erdiko kalean goikaldeko zaindaria denez, jaiaren ospakizuneko atzerako kontua hasten dela iragartzeko, Maritxu Kajoiren kofradiek Maritxu azpian, umore onaz, gaztaia, ogia eta ardaua ematen die herritarrei, tripa truke.

Maritxuri lorak eraman

Kuadrilek lora sorta bat eramaten die Maritxuri

Maritxu Kajoi amabirjinari lorak eramatea ohitura bihurtu da jai honetan. Bertan, herriko preso politikoei eta Maritxu Kajoiri omenaldia egiten zaio.

Eskapularixua

Eskapularixua jaiak finantzatzeko helburuarekin saltzen da. Maritxu Kajoi amabirjina agertzen da eta urtero kolore eta aldarrikapen ezberdina dauka.

Goizeko txikiteoa

Maritxuri lorak itxita eta eskapularixua erosita, kuadrilak prest daude goizeko txikiteoa hasteko

Kuadrilen bazkaria

Kuadrilen bazkaria

Kuadrilen bazkaria

Atzaldeko txikiteoa

Miraria

Maritxu Kajoik urtero mirari bat egiten du.

Jaia 1977an aurrenekoz ospatu bazen ere, Maritxu Kajoiren lehenengo miraria 1981. urtera arte ez zen heldu.  Urte horretan herriko plazako iturriak ardoa bota zuen; gazte ugari gerturatu ziren edatera, eta gurasoen haserrea baretzeko Komisiokoek eten egin behar izan zuten miraria. 

Ordutik ona era guztietako mirariak ikusteko aukera izan dute arrasatearrek, askotan aldarrikapenen bat tarteko.

1988an Osakidetza Hiesaren aurkako kanpaina egiten zebilen, eta hori aitzakiatzat hartuta Maritxu Kajoik ehundaka kondoi banatu zituen. Gaur egun bezala, krisi ekonomikoa zen protagonista hamarkadako hasiera horretan. Hori dela-eta hainbat billete jausi ziren zerutik mirariaren unean, 40.000 pezeta guztira.

Aurten Maritxuk ere egin du miraria eta Hondarribiako Alardeko Jaizkibel konpainia izan da Arrasateko kaleetan.

Maritxu Kajoi egun berezia da arrasatearrentzat. Egun osoan zehar kuadrilarekin ospatzeko eguna. 41 urtez ospatu da jai hau eta gehiago izan dadila. Gora Maritxu!

This is only a preview. Start publishing!

Enquire now

This is only a preview.
Start publishing!

Subscribe now to begin publishing your Shorthand stories. All plans offer flexible hosting options, best-practice training & online support.

Enquire now
As used by
  • BBC
  • Hearst Magazines
  • Guardian
  • Telegraph
  • Save The Children
  • ABC
  • Trinity Mirror
  • Fairfax Media
  • Haymarket