BILBAO, 30 urte

Skyline aldaketak

Bilboko Gobernu Batzordeak behin betiko onetsi duasteazken honetan 1. Exekuzio Unitateko Urbanizazio Proiektua, Zorrotzaurreko Eremu Mistoko 1 zenbakidun Jarduera Integratuaren barruan. Gauzak horrela, Bizkaiko hiriburua "eraldatzeko proiektu estrategikorik garrantzitsuena" burutzeko diseinua behin betiko onetsi da, Bilboko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Zorrotzaurre hirigintza-arloan berroneratzeko proiektuari esker, industrialde zahar hori Ibaizabal ibaian zehar Bilbora sartzeko atari bihurtuko da. Proiektu integral eta jasangarri horrek ia 838.781 metro karratuko azalera hartuko du, eta Zaha Hadid arkitekto anglo-irakiar ospetsuak diseinatutako Master Planean oinarritzen da. Hala, hainbat espazio elkartuko ditu eremu horretan: hala nola etxebizitza irisgarriak, enpresak eta ekonomia garatzeko eremuak, gizarte- nahiz kultura-arloko ekipamenduak eta auzokoen aisiarako guneak, Udalak nabarmendu duenez.

Urbanizazio-proiektuak haren diseinuari jarraituko dio, eta urarekiko harremana da bere alderdirik nabarmena. Oso ezaugarri desberdinak proiektatu dira itsasadarraren alde bakoitzean. Batetik, eskuinaldeak zirgaren bidea gogoraraziko du, eta portuko langileen memoria gordeko du, kaiak, garabien bideak, mutiloiak eta abar mantenduko baititu. Beste alde batetik, uhartearen bazterrean parke bat jarriko da, ura elementu nagusi izango duena: uhartean sartu, eta pasealekuak eta egoteko eremuak nahasiko dira.

Zorrotzaurre, batik bat, oinezkoentzako eta txirrindularientzako eremua izango da, batez ere, ur-bazterretan. Erriberako pasealekuetan oinezkoek eta txirrindulariek batera ibiliko dira, eta bidegorri bat jarriko da Frank Gehry zubia eta San Inaziokoa lotzeko erdiko etorbidean zehar. Bilbobusek nahiz tranbiak bide horretatik igaroko dira, garraio publikoko sistema ona bermatu eta uhartea hiriarekin lotzeko asmoz, Udalak azaldu duenez.

Zorrotzaurreko  proiektua,  Bilbon martxan jarri den garrantzi handiko azken hiri birsorkuntza operazioa da. Alde hau, joan den mendeko laurogeigarren hamarkadatik hona industria eta gizarte gainbeheran  doa etengabe, eta gaur egunean bostehun bat auzo baino ez dira bertan bizi.

Bere hirigintza esparruak 838.781 m2-ko azalera dauka. Guztirako metro horien erdia baino gehiago  herri erakundeenak  dira (Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta Bilboko Portu Agintaritza) eta gainontzekoak, zenbait jabe pribatuen artean bananduta daude.

Hirurogeiko hamarkadaren erdian, Zorrotzaurrek industria botere  handiko garaia bizi izan zuen eta hori indartu egin zen,  Bilboko Portuak, inoiz amaitu ez zen Deustuko ubidea ireki zuenean.

Eszenatoki honetan zenbait industria jarduera, gehien bat ubidearen alde bietako portu jarduerekin zerikusia  zeukatenak bai eta Deustuko Erribera zaharrean ezartzen joan ziren bestelako erabilera produktiboak ere, sendotu egin  ziren.

Hala ere, garai hartako krisi ekonomikoak eragin handia izan zuen industria sare horretan eta handik aurrera, etengabeko gainbeheran hasi zen. Horren ondorioz, zenbait industria jarduera bertan behera utzi eta alde horren bizitza maila hondatzen joan zen, eraikinak eta espazio publikoak eta pribatuak zahartu egin zirelako.

1995an onartu zen Bilboko Hiri Antolamendu Plan Orokorrak,  Zorrotzaurreko industria erabileraren ordez, bizitzekoarena ezarri zuen.  Aldi berean, Plan Berezi baten idazketaren esku utzi zuen alde horren hiri diseinua definitzea.

2001ean, Zorrotzaurreko zenbait  jabe publiko eta pribatuk  Zorrotzaurreko Hirigintza Garapenerako Kudeaketa Batzordea sortu zuten, alde horren hiri birsorkuntza plana sustatu eta burutzeko helburuaz.

Proiektuaren Master Plana,  Zaha Hadid arkitektu angloirakiar ospetsuak diseinatu zuen. Master Plan honek, 2004an egin eta 2007an berrikusi zenak, Deustuko Ubidearen erabateko irekidura aurrikusten du. Horrek, Zorrotzaurreko penintsula irla batean bihurtzea lekarke, alde horrek uholdeak izateko arriskua baztertuz.

Bilboko Udalak 2012ko azaroan Zorrotzaurreko Hiri-Antolamenduaren Plan Berezia behin-betiko onartu ondoren, 1 zkiko. Jarduera Integratuaren Jarduera Urbanizatzailea eta 1 zkiko. Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Kudeaketa Hitzarmena onartu ziren; biak 2013ko urrian.

Zorrotzaurreko Plana esparru bitan banandu da (1 eta 2 Jarduera Integratua) eta aldi berean, 1 zkiko. Jarduera Integratua beste bi esparrutan banandu da (1 eta 2 Egiterapen Unitateak),  garapena zatika egiteko asmoz.

Zaha hadid, ARKITEKTUA

Zaha Hadid ; Bagdad, 1950eko urriaren 31 — Miami, 2016ko martxoaren 31) irakiar jatorriko arkitekto britainiar dekonstruktibista izan zen. Ordenagailuek eta informatika programek ematen duten aukera berriez ahalbidetzen da bere arkitektura hein handi batean, azalera eta egitura bihurrituz sortzen diren espazio berriak sortuz. Euskal Herrian ezaguna egin da Durangoko EuskoTrenen egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa irabazi eta Bilboko Zorrotzaurreauzoaren hirigintza plana egingo duelako.

PROIEKTUA

Guztira, 5.300 etxebizitza eraikitzea aurrikusten da, dentsitate ertain eta altuak erabiliz. Gunea hiru zatitan banatuko da, gune bakoitzak erabilera ezberdinak izango dituelarik. Erdialdeko gunean, parke handi bat eta Euskal Herriko Unibertsitatearencampus berriak egongo dira. Olabeaga eta Deusturekin lotzeko hainbat zubi eraikiko da. Oraindik zehaztu ez den arren, hiri erdiarekin lotzeko, tranbia zerbitzua jartzea pentsatu du Bilboko udalak.

This is only a preview. Start publishing!

Enquire now

This is only a preview.
Start publishing!

Subscribe now to begin publishing your Shorthand stories. All plans offer flexible hosting options, best-practice training & online support.

Enquire now
As used by
  • BBC
  • Hearst Magazines
  • Guardian
  • Telegraph
  • Save The Children
  • ABC
  • Trinity Mirror
  • Fairfax Media
  • Haymarket