MTV sarien 25. urteurren jaialdia Bilbon

AEBetako musika kateak Bilbo aukeratu du 2018an bere urteroko sari banaketarako

Musika kate ezagunaren ohiko sari banaketa hartuko du Barakaldoko BECek, 2018ko azaroaren 4an. Urte honetan, gainera, MTV sarien 25. urteurrena ospatuko dute.

Jaialdiak lau kontzertu hartzen ditu urtero sari banaketari lotuta, eta mundu mailako salmentetan punta-puntan izaten diren talde ospetsuak izaten dira beti. Horrez gain, aurreko egunetan hainbat ekitaldi antolatzen dira jaialdia hartzen duen hirian.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren esanetan, Bilbo eta Bizkaiarentzat ez ezik, "Euskadi osoari ere zabaltzen zaion aukera da". Ekitaldia parada egokia da Rementeriaren iritziz, hiria eta Euskal Herria munduan ezagutarazteko. "Zer-nolako herria garen eta zer-nolako pertsonak garen jakiten dutenean, benetan liluratuta geratzen dira, eta errepikatu eta errepikatu egiten dute".

Bestalde, nazioarteko talde entzutetsuen artean "euskal taldeak ere sarietan izan daitezen" ahaleginduko dela adierazi du.

Rementeriak iragarri du jaialdi horrek izango duen eragin ekonomikoa aztertuko dutela ondorengo asteetan, eta nabarmendu du ekitaldiak 500 milioi ikusle izaten dituela mundu osoan.

MTV Music Week Bizkaia

Urriaren 29tik azaroaren 3ra arte, MTV Music Week Bizkaira iritsiko da, musika eta pop-kultura ospatuko dituzten doako ekitaldiekin. Barakaldo, Durango, Getxo eta Bilbo jai honetako eszenatokiak izango dira.

Barakaldo

Urriak 29

La Pegatina, Muchachito , Iseo & Dodosound, Revolta Permanent

Barakaldo iragan industrialak markatutako hiria da. Bere biztanleen izaera sozial eta borrokalaria nabarmenduta, MTV Music Week estilo askotako erritmoak aurkeztuko ditu Barakaldoko herriko plazan, arratsaldeko sei eta erdietatik gauekoo hamaika eta erdiak arte.

LA PEGATINA

La Pegatina taldeak zortzi disko grabatu ditu eta hamabost urte daramate kontzertuak egiten. Gaur egun nazioartean gehien jotzen duen Kataluniako taldea da. Haien kontzertuak festa handia dira; jende guztia dantzan eta abesten jartzen dute eta barreak eginarazten diete bertaratzen direnei.

MUCHACHITO

Hamabost urteko ibilbidearekin, Jairo Perera (Muchachito) latin-rockeko erreferente nagusi bat da, Los Delinqüentes eta Kiko Veneno jarraituta. Argitaratu dituen lau diskotan flamenko, rumba, blues eta funk fusionatzen duen musika erakusten du.

ISEO & DODOSOUND

Iseo & Dodosound bi musikari ezberdinen arteko loturatik sortutako proiektua da. 2015ean atera zuen lehen disko luzea, soinu bereizgarria lortuz. Lehen lan horrek kritika bikainak jaso zituen publiko eta adituen artetik. Roots in the air da bigarren lana, kalitate aldetik saltoa eman dutela aitortu dute, ideia nahiz mezu heldu eta sofistikatuagoekin, baina naturaltasuna eta gertutasuna mantenduta.

REVOLTA PERMANENT

Revolta Permanent Barakaldoko musika taldea da 2009an sortuta. Rap estiloko musika egiten dute 121 krew, Norte Apache eta bestelako taldeak bultzatuta. 2014an, rapa eta elektronika estiloko Genesis diskoa argitaratu zuten. Urte horretan, Aitor Abio musikaria ere taldera batu zen. 2016an bigarren diska atera zuten, Kimera eta 2018ko otsailean hirugarrena, Ultravioleta. Taldekide batzuk proiektu paralelo bat dute, Herri Oihua izena duena.

Durango

Urriak 30

La Mala Rodríguez, Brisa Fenoy, Nathy Peluso, Aneguria


Durango, Erdi Aroko jatorriko herria, musikarekiko erlazio oso estua bizi du urtero "Durangoko Azokaren" bidez. Espazio horretan, bertan ospatuko da MTV Music Week-ko "emakume gaua", urban musikako emakume garrantzitsuekin.

LA MALA RODRÍGUEZ

María Rodríguez rap kantari ijito espainarra da. Gaur egun Espainiako rap artista salduenetariko bat da, 200.000 kopia salduekin. Bere estilo bereizgarriarengatik ezaguna da, rap eta flamenkoa fusionatzen ditu eta bere jatorri andaluziarra erakusten du bere abestietan.

BRISA FENOY

Algeciraseko (Cadiz) konposatzaile, ekoizle eta kantari gaztea da. Bere pop elektroniko berezia abestien hitz ausarten, ahots pertsonalaren eta punta-puntako soinuen emaitza da. Brisa unibertsoak askatasuna, konpromisoa, tendentzia eta arriskua bateratzen ditu.

NATHY PELUSO

Nathy Peluso artista interdisziplinarra da, swing, jazz eta bossanova artean hazita. Disziplina artistiko desberdinak ikasi ditu bere gaurko ibilbidea lortzeko. Urte honetan bere EP berria "Sandunguera" kaleratu du, Peter Party-ek produzituta, non elkarrizketa argia, zehatza eta pertsonala eraikitzen du.

ANEGURIA

Ane San Miguel Crespo (Bilbo) rap abeslaria da. 17 urte zituela hasi zen rap musikaz gozatzen. Eskina Femenina, Lapiko KLika eta La DolÇe Rima talde eta proiektuen sortzaileetako bat izan da. Urte honetan Frambuesas y Palomitas eta Percebe “Dana edo ezebez” kaleratu ditu. Denak autoekoizpenean landuak baina Percebe Banden ehiaketaren arira gauzatuta.

Getxo

Urriak 31

Wolf Alice, Belako, La Casa Azul, WAS

Itsasbazterreko udal honek lotura handia du indie rock musikarekin, Getxo Sound mugimendua sortuz 80. hamarkadan. Portu Zaharra izango da indie talde nazional eta internazionalen eszenatokia.

WOLF ALICE

Wolf Alice nazioartean jarraitzaile gehien dituen taldeetako bat da. Ateratako lehen diskoa ‘My love is cool’ Europa osoan garrantzi handia izan zuen. Ordutik, Wolf Alice taldeak 2015eko Talde Berriaren saria jaso zuen UK Festival sarietan; halaber, Mercury Prize Urteko Diskoa mailan izendatua izan ziren, baita Grammy sarietan ere.

BELAKO

Belako "post punk" musika egiten duen Mungiako talde bat da. Beraien abesti gehienak inglesez badira ere, abesti batzuk euskaraz sortzen dituzte. Mungiako taldea 2011n sortu zen, 80. hamarkadako new wave estiloan inspiratuta. Hasieran bertsioak egiten zituzten eta lokal txikietan hasi ziren jotzen. Laster soinu berriagoetara aldatu zuten haien estiloa, post-punka ukitu elektronikoekin konbinatuz.

LA CASA AZUL

Bubblegum pop hispaniarrak bere ordezkari serioenen bat izan du La Casa Azul proiektuarekin azken urteetan. Guille Milkyway buru duen La Casa Azul taldeak "La gran esfera" disko berriaren abesti batzuk aurkeztuko ditu Music Week-en.

WAS

Rock, punk, elektronika, funk eta dance pop musika lantzen du Algortako taldeak. Hain zuzen ere, hamabost urte daramatzate agertokietan. Denbora tarte horretan estudioko lau disko argitaratu dituzte; azkena, Gauama.

Bilbao

Azaroak 1

Los Planetas, Lori Meyers

Bilboko Kafe Antzokian eta Arriagan ospatuko dira indie rock musikaren erreferente nagusien kontzertuak: Lori Meyers eta Los Planetas

LORI MEYERS

MTV Music Weeken Vodafone yu Music Show berri bat ospatuko da eta Lori Meyers talde granadarrak joko du Kafe Antzokian, taldearen 20 urteurrena eszenatokietan ospatuz. Kontzertua doan eta esklusiboa izango da Vodafone-ko bezeroentzat. Vodafone-ko bezeroek bere doako gonbidapen bikoitza lortu ahal izango dute vodafoneyumusicshows.es webgunean.

LOS PLANETAS

Los Planetas ("Planetak") Espainiako indie rock talde bat da. 1993an Granada hiria sortu zen. Gaur egun,  Jota, Florent,  Eric,  Banin eta Julián taldekideek osatzen dute. Mercury Rev estatubatuar taldearen lehenbiziko garaia eta Spacemen 3 eta Joy Division britainiar taldeen eragina du, bai eta flamenko andaluziar musikarena ere.

Bilbao - Azkuna Zentroa

Azaroak 2

MTV Breaks

Nazioarteko ekimen sozial honek, MTVko adituei bere talentua eskala global batean frogatzeko aukera eskaintzen die. MTV Breaks-en helburua jende gazteari industria sortzailearen munduan garatzeko ametsa betetzen laguntzea da.

Urtero, MTV Breaks MTV EMA-ekin elkartzen da gazteen ibilbide profesionalaren garapena sustatzeko eta Europako hiri berri batean aukera berriak eskaintzeko. Urte honetan, azaroaren 2an, ostiralean, MTV Breaks Bilbora iritsiko da.

15:00-tatik 21:00-tara arte, Azkuna Zentroa ekitaldiaren eszenatokia bihurtuko da. Industria sortzailearen adituak eta influencerrak hitzaldiz eta ekintzez betetako eguna ospatuko dute, musikaren negozio berria kontuan hartzen.

Gainera eta historian zehar lehen aldiz, MTV Breaks Awards sari banaketa ospatuko da, kamera, argazkilari, motion designer, aurkezle eta DJ hobea aukeratzeko. MTV EMA esperientzia bizi izateko aukera izango da irabazleentzako saria, eta esperientzia hori industrian aditua den aholkulari batekin gozatuko ahal izango dute.

Bilbao - San Mamés

Azaroak 3

Muse, Crystal Fighters...

TMuse talde britainiarrak Bilboko San Mamés estadioan joko du datorren azaroaren 3an, MTV World Stage Bilbao ekitaldiaren baitan eta haiekin batera Crystal Fighters taldeak ere joko du. Hurrengo egunean Barakaldoko BECen ospatuko den MTV EMAs sarien banaketa ekitaldiaren aurretiko hitzordua izango da.

Bizkaian bizi direnek lehentasuna izan zuten sarrera lortzeko, eta salmenta orokorra urriaren 8ko eguerdiko 12:00etan hasi zen, egunean bertan sarrera guztiak agortuz.

MUSE

Muse Ingalaterrako rock alternatibo musika jotzen duen taldea da. 1994an Devon konderriaren hegoaldeko kostaldean dagoen Teignmouth udalerrian sortu zen. Taldekideak Matthew Bellamy, Christopher Wolstenholme eta Dominic Howard dira.

Taldea bere zuzeneko ikuskizun nabarmen eta ikusgarriak gauzatzeagatik ezaguna da (maiz munduko onenen artean sailkatuak direlarik). Hirukote ingelesak lehen aldiz interpretatuko ditu zuzenean "Simulation Theory" disko berriko abestiak. Lan berria azaroaren 9an argitaratuko da.

CRYSTAL FIGHTERS

Crystal Fighters euskal-britaniar musika taldea da 2007an Nafarroan sortu zena eta egun Londresen bizi dena. Musika elektronikoa egiten dute, txalaparta ere erabilita. Londresko underground giroetan abiatu zuten ibilbidea, epe laburrean Europa mailako jaialdi ezagunetan kartelburu izateraino iritsiz.

Bilbao Exhibition Center Barakaldo

Azaroak 4

MTV European Music Awards

This is only a preview. Start publishing!

Enquire now

This is only a preview.
Start publishing!

Subscribe now to begin publishing your Shorthand stories. All plans offer flexible hosting options, best-practice training & online support.

Enquire now
As used by
  • BBC
  • Hearst Magazines
  • Guardian
  • Telegraph
  • Save The Children
  • ABC
  • Trinity Mirror
  • Fairfax Media
  • Haymarket