ZINEMALDIAN ERE EUSKARAZ!

Irailaren azken astean, orain dela 66 urte bezala, Donostiako hiriak munduko jaialdi garrantzitsuenetariko bat antolatu du, Donostiako Zinemaldia. 150 film baino gehiago eskaini dira; horietatik, Euskal Herrian ekoitzitako hogei filmak dira eta hamalau euskeraz egindakoak.

Euskal Herriko filmek aztarna utzi dutela esan dezakegu, izan ere, inoizko euskal pelikula gehien urkeztu dira, euskal zinemaren gorakada ohargarria islatzen duena. Hori horrela izanik,argi dago euskal zinemak funtzio inportantea izan duela aurtengo Zinemaldian.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak, Donostiako Tabakaleran egindako aurkezpenean aipatzen duen bezala, Zinemaldiaren apustuetako bat euskal zinemaren aniztasunaren aldekoa da. «Zinematografia arrakastatsua daukagu une honetan, oso zine anitza egiten duena: zinema herrikoiagoa, lehenago arte eta saiakerako zinema deitzengenuena... Eta gu film mota guztiak sartzen saiatzen gara».

Sail ofiziala, Zuzendari Berriak, Zabaltegi, Perlak, Culinary Zinema, Zinemira, eta EITBko ekitalditak izan dira euskal ekoizpenak jaso dituzten sailak. Ekoizpen horietariko batzuk: IzaroLady offErrementari, Basque selfie eta Bajo la piel del lobo besteak beste.

Alde batetik, Zinemira sailari irekiera eman dion filma, Ana Schulz eta Cristobal Fernandezen Mudar la piel izan da; klausurako filma, aldiz, Fermin Muguruzaren Black is Beltza animaziozko lana. Aurten lehen aldiz, Trueba zinema aretoan izan ordez, Kursaalean emango dituzte inaugurazioko eta klausurako bi filmak, euskal zinemari ikusgarritasun handiagoa emate aldera.

Beste alde batetik, Zinemiratik aparte, Telmo Esnalen Dantza izan da aurten Sail Ofizialean ikusi ahal den bertako lan bakarra. Koldo Almandozek, ostera, Oreina aurkeztu du, zuzendari berrien sailan Irizar saria irabazi duena; Laulad Ahmed, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraila Elias eta Erika Olaizola daude aktore nagusien artean.

Bestalde, Maddi Barberrek 592 metroz goiti film laburra erakutsi du Zabaltegi-Tabakalera sailean; Itoizko urtegia eraikitzeko Nafarroako Pirinioetan urperatu zuten lur eremua da kontakizunaren abiapuntu.

Perlak sailak, berriz, Raul de la Fuenteren eta Damian Nenoweren Un dia mas con vida filma hartu du, Ryszard Kapuscinski kazetariak Angolan egindako bidaia kontatzen duena. Eta gastronomiari lotutako Culinary Zinema sailean, Euskal Herriko ekoizpen bi aurkeztu dituzte: Bihar dok 13 (Aitor Bereziartua eta Ander Iriarte) eta Y en cada lenteja un dios (Miguel Angel Jimenez).

Film laburrak Zinemira-Kimuak sailean eman dituzte. Zazpi izan dira aurtengo laburrak: Barberren 592 metroz goiti, Josu Martinezen Ama, Maria Elorzaren Ipurtargiak oraindik, Iban del Camporen Espedizio handia, Miguel Angel Jimenezen Kafenio Kastello, Sara Fantovan Ez nazazue esnatu, eta Pello Gutierrezen Zain.

Azken bi estreinaldiak Euskal Zinemaren ekitaldian eta ETB galan izan ziren; lehenengoan, Josu Martinezek Jainkoak ez dit barkatzen aurkeztu zuen—Lezo Urreiztietaren istorioa jaso du zinemagileak—; bigarrenean, irailaren 26an, Victor Cabacok Vitoria, 3 de marzo aurkeztu zuen, 1976ko martxoaren 3an Poliziak tiroz hildako bost langileen gertakizunetan harilkatua.

BEGIRADA BAT SARIEI

Zinemira Saria - Ramon Aguirre aktorea

Irizar Saria - Oreina filma

Lurra Zaria - Dantza filma

Donostia Hiria Publikoaren Saria - Another day of life

Gaueko itxiera galan egin dute Zinemaldia 2018ko sari banaketa.

Aurten, 2018an, Ramón Agirre aktorearen ibilbidea goraipatu da eta Zinemira saria eskaini diote.

Filmen inguruan, Koldo Almandozen 'Oreina' filmak Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso du, zuzendariaren lehen film-luzea. Txintxua Filmsen ekoizpen hau garaikidea da eta Almandozek mundua erakusten du bere ikuspuntutik.

Telmo Esnalen 'Dantza'k, berriz, Greenpeaceren Lurra Saria eskuratu du, ingurumenaren eta pakearen baloreak erakusten dituelako. 'Campeones' filmeko protagonisten eskutik jaso du saria.

Azkenik, ‘Un día más con vida / Antoher day of life'k Donostia Hiria Publikoaren Saria lortu du.

ZINEMIRA SARIA - RAMON AGUIRRE

IBILBIDE PROFESIONALA

Arkitektura ikasi eta gero, Eusko Jaurlaritzak sustatutako Antzerti arte dramatikoko eskolan ibili zen Agirre (Donostia, 1954), eskolako lehenengo belaunaldietako batean. Haren lehenengo lan zinematografikoen artean, 27 horas (27 ordu, Montxo Armendariz, Zilarrezko Maskorra, 1986) eta Ander eta Yul (Ana Díez, Zabaltegi-Zuzendari Berriak, 1988) daude.

Horrez gain, zuzendari hauen esanetara aritu da, besteak beste: Álex de la Iglesia (El día de la bestia / Piztiaren eguna, 1995), Manuel Gutiérrez Aragón (Visionarios, Sail Ofiziala, 2001), Pablo Malo (Frío sol de invierno, Zuzendari Berriak, zuzendari berri onenaren Goya saria, 2004), Asier Altuna eta Telmo Esnal (Aupa Etxebeste!, Gazteriaren Saria, 2005), Emilio Martínez Lázaro (Las 13 rosas, 2007, lau Goya sari eta beste hamar izendapen), Aizpea Goenaga (Sukalde kontuak, Zinemira – Panorama 2009), Aitor Mazo eta Patxo Telleria (La máquina de pintar nubes / Hodeiak pintatzeko makina, Zinemira 2009) eta Alberto Gorritiberea (Arriya, Zinemira-Panorama, 2011).

Azken urteetan jardun bereziki oparoa izan eta hainbat zuzendarirekin egin du lan: besteak beste, Michael Hanekerekin Amour filmean (Urrezko Palmorria Cannesen), eta Fernando Franco (La herida, Epaimahaiaren Sari Berezia eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, 2013), Mikel Rueda (A escondidas / Ezkutuan, 2014), Fernando González Molina (Palmeras en la nieve, 2015), Pedro Almodóvar (Julieta, Canneseko sail ofiziala eta Made in Spain, 2016), Fernando Trueba (La reina de España, 2016), eta Aitor Arregi eta Jon Garañorekin (Handia, Epaimahaiaren Sari Berezia, Euskal Zinemaren Irizar saria eta hamar Goya, 2017).

Aurten, New Directors saileko Oreina (Koldo Almandoz, 2018) filmean eta Zinemiran aukeratutako beste hiru lanetan agertu da; hain zuzen, Black is Beltza (Fermin Muguruza, 2018), Errementari (Paul Urkijo, 2017, Publikoaren Saria Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean) eta Bajo la piel del lobo (Samu Fuentes, 2017) filmetan. Eta 2019an beste bi lan estreinatuko ditu: Daniel Calparsororen film berria, El silencio de la ciudad blanca, eta Agur Etxebeste!, Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako filmaren bigarren zatia.

Irizar Saria - Oreina

Sinopsia

Khalil gazte arroztua hiriaren aldirietan bizi da, industrialdea ibaiarekin eta padurarekin elkartzen den lekuan. Khalil ahal bezala ateratzen da aurrera, eta ezkutatutako agure batekin ematen ditu egunak. Agurea ibaiertzean bizi da, anaiarekin, baina urteak dira harekin hitz egin zuenetik. Paduraren ertzean, itsasaldiek markatzen dute amodioaren eta desamodioaren, adiskidetasunaren eta mendekuaren denbora.

Lurra Saria - Dantza

Sinopsia

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona.

Donostia Hiria Publikoaren Saria - Another day of life

Sinopsia

Kapuscinski poloniar berriemaile bat da, idealista eta alferrikako kausen zalea. 1975ean Angolara, Gerra Hotzaren azken gudu-zelaira, bidaiatuko du. Han, okerreko agurrak ere ordain daitezke biziaz. Afrikako herrialdeak eta bere abenturan ezagutuko dituen pertsonek –adibidez, Carlota gerrillari karismaduna– betirako aldatuko dute Kapuscinski. Ilunaren bihotzera egindako bidaia horrek idazle bihurtuko du kazetaria.

This is only a preview. Start publishing!

Enquire now

This is only a preview.
Start publishing!

Subscribe now to begin publishing your Shorthand stories. All plans offer flexible hosting options, best-practice training & online support.

Enquire now
As used by
  • BBC
  • Hearst Magazines
  • Guardian
  • Telegraph
  • Save The Children
  • ABC
  • Trinity Mirror
  • Fairfax Media
  • Haymarket