Durangoko 53. Azoka

Batek azoka ikusi du, besteak entzun, norbaitek abestu eta beste hainbestek irakurri

53. azoka 2018ko abenduaren 5etik 9ra ospatu zen Durangon, Gerediaga elkarteak antolatuta.

Gerediaga elkarteko lehendakariak, Nerea Mujikak, honako hau adierazi zuen aurtengo azokako kartela aurkeztu zutenean: "Batek azoka ikusten du, besteak entzun, batzuek abestu, norbaitek ikutu, askok irakurri eta beste hainbestek sentitu", izan ere aurtengo azokan kultura hanbat modutan kontsumitu ahal izan delako. "Azoka bakarra da baina aldi berean Azoka asko dira", adierazi zuen Mujikak. Aurtengo azoka anitza izan da, anitza zentzu guztietan, izan ere, Azokak egindako estimazioen arabera, 115.000 lagun gerturatu dira egun horietan Durangoko Landako gunera. Aurreko urteekin alderatuta, bisitari kopuru orekatuena izan dela adierazi dute Azokako antolatzaileek. Durangon egon den "giro ona" ere azpimarratu dute: "Azoka beste behin ere euskal kulturaren plaza izan da. Sortzaile, ekoizle eta bisitariak elkartzeko gunea: proiektu berriak sortu, plazaratu edo erosteko plaza, hausnarketarako eta euskal kulturaz gozatzeko".

Bisitarien profila ere anitza izan da, izan ere, azokara urtero gerturatzen direnak ez dira falta, horiei, aurten lehenengoz Durangora joan direnak gehitu behar zaie eta atzerritik etorri direnak ere aipatzekoak dira.

"DA! asko dira" lelopean ospatu da aurtengo azoka eta horrekin Azokak bere aniztasunaren aldarria egin duela esan daiteke, eta aniztasun horrekin jarraitu nahi du hurrengo urtean ere. Azokako azken egunean iragarri zituzten datorren urteko azokaren datak: "54. Azoka 2019ko abenduaren 5tik 8ra" izango DA!

"Zer da zuretzat Durangoko Azoka?"





Azoka zerbaitengatik posiblea bada, hori artista, idazle, editore eta abarrei esker da.

Aurtengo azokak iraun duen bitartean, ehundaka idazle, abeslari, editore... haien lanak aurkeztu ez ezik, milaka argazki atera eta milaka ale sinatu dituzte ere.

Julen Alonso trikitilari gazteak bere lehen diska argitaratu zuen, "Sutan dantzan" izenarekin. Diska konposatzen zuen bitartean akelarrea zuela buruan adierazi zuen.

Josu Bergarak ere "Asunak" diska aurkeztu zuen eta Bergarak adierazi zuenez, "jendeak esan dit nire musika sendatzeko erabiltzen duela", arrazoi horregatik jarri ziola asunak izena diskari ere esan zuen.

Hezurbeltzak taldearen diska aurkeztuko zuen Jon Maia bertsolariak. Taldearen diskaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Gipuzkoako Bertsolari Txapeleketan parte hartzeko asmoa zuela adierazi zuen esklusiban.

Diska berria aurkeztu duen beste talde bat badago, hori Esne Beltza da. "Ni" izenpean estreinatu zuten Durangoko Azokan. Hainbat kontuez gain, taldearen izena Fermin Muguruzak erabaki zuela nabarmendu zuen Esne Beltzako kideetako batek.

"Laborategiko taldea" dela adierazi zuten Anita Parker osatzen duten bi taldekideek, horren arrazoia, taldearen etengabeko eraldaketa izan daiteke.

Gorka Urbizuk, bere azken azoka izan zitekeenean, nabarmendu zuen pribilegio bat dela daukaten publikoa edukitzea, eta horretaz gain, Berri Txarrakek gaur egun bizitzen ari duen saioira heltzeko lan handia egin behar izan dutela ere esan zuen.

Hezurbeltzaki eta Esne Beltzari, Huntza gehitu behar zaio. Hauek ere diska berria aurkeztu zuen Durangoko Azokan. "Diska berrian Huntzaren esentzia mantentzen da", adierazi zuen Uxue Amonarri taldeko kideetako batek.

Koiu talde galdakoztarrak ere diska berria aurkeztu zuen. Galdakaoko inguruetan musikari harrobi nahikoa zegoela adierazi zuen eta Jonu Ezkurdiak adierazi zuenez, " Galdakaoko Udalak ematen duen laguntza oso eskasa da”.

Editorerik gabe beharbada azoka ez litzateke posible izango eta editoreetako bat Inazio Mujika da. Mujika editorea izateaz gain, idazlea ere bada eta adierazi zuen Xabier Leteri "bere biografia esanarazi" ziola.

AZOKAREN HISTORIA

Aurtengo Durangoko Azokak bere 53. edizioa ospatu du. Baina lehengo azoka 1965. urtean egin zuten herriko elizako aterpean. Garai hartan 19 erakuslehio besterik ez zituen azokak.

Frankismoaren garaian azokak helburu nagusi bat zuen: " Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea".

1974. urtera arte azoka Durangoko elizako aterpean egin zen, 1967 urtean izan ezik, izan ere, Durangoko Azokaren arabera, elizako mantentze lanak zirela eta, ezin izan zen azoka ospatu.

Garai hartako gobernadore zibilari ez zitzaion gustatu "aurreko edizioek hartutako ohiartzuna", eta aitzakia erlijiosoak baliatuz, elizako arkupeetan azoka egitea galarazi zuen.

Horrek, Durangoko Merkatu-Plazara aldarazi zuen azoka eta bertan pasa ditu urte gehienak, 1974tik 1996ra.

Pixkanaka-pixkanaka Azoka gero eta arrakasta gehiago hartuz zihoan eta Merkatu Plazaz gain herriko kale eta plazetan karpak jarri zituzten.

"Durango apurka-apurka liburu eta diskoez harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtu da", diote eta hori aintzat hartuz, azoka Landako Gunera eramatea erabaki zen 2003an.

Gaur egun, Durango kulturzaleen topagune bihurtzen da abenduko lehen asteburuan eta ohiko azokari hainbat gune gehitu zaizkio azken urteotan: 2008an Ahotsenea; 2010ean, Irudienea eta Szenatokia; 2012. urtean Kabi@.

"Azokak, orain, Durango hiri osoa bihurtu nahi du kulturaren plaza".

This is only a preview. Start publishing!

Enquire now

This is only a preview.
Start publishing!

Subscribe now to begin publishing your Shorthand stories. All plans offer flexible hosting options, best-practice training & online support.

Enquire now
As used by
  • BBC
  • Hearst Magazines
  • Guardian
  • Telegraph
  • Save The Children
  • ABC
  • Trinity Mirror
  • Fairfax Media
  • Haymarket